XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biago lehenik sarturik, erori zen, beraz, barrika alkaternoz bethearen barnean.

Kartutchek etzazaken nihondik atera.

Azkenean, ikusiz etzizakela atera eta hura han utziz, biak galduak zirela, lephoa moztu zion.

Zitadelakoak goan ziren galeriano zaharraren ganat, atcheman zutela gizona, bainan lephoa moztua, ezin ezaut nor zen.

Galerianoak erran zioten; Ai, zer laguna, hogoi'ta lau urthe eta bichta on!....

Emazue hauntch bat larre choko batean eta ebatsiko dautzue.

Hura ebatsi gabe, ez da egonen; guardia zazue nahi duzuen bezenbat...

Eman zuten eta ongi zaindu; bainan, goan zirenean ilhunabarrean auntcharen bila, auntcha eskas, auntcha ebatsia.

Goan ziren berritz ere galeriano zaharraren ganat erranez auntcha galdu zutela.

Galerianoak erran zioten, berritz; Ai, zer laguna, hogoi-ta lau urthe eta bichta on!.

Hauntchki hortarik eskezaileari eman gabe, ez da egonen.

Igor azue eskezailea athez athe eta auntchkia jaten duen lekuan, egin dezala krearekin athe gainean gurutzea eta justiziak atchemanen du gurutze hori.

Goan zen beraz eskezailea eta Kartutchen etchekoek eman zioten auntchkia.

Jan zuen eta goatean, egin zuen gurutzea, athearen gainean.

Kartutch ailiatu da laster bere etcherat eta ikusten du bere athean, gurutze bat egina.

Ago gozoz erria busti, gurutze hori pasatu eta, berela, dozena erdi bat etche erriarekin gurutzatu zituen berea bezala.

Ethorri zen justizia eta harrenbertze athe denak gurutzatuak ikusi eta, hori etzitakela hala izan, eskezaileak etzuela gauz onik egin, gibelerat goan ziren, deusik egin gabe.

Berritz ere, goan ziren beren galeriano zaharraren ganat: zazpi, zortzi etche gurutzatuak bazirela, etzitakela hola deusik ezagut...

Berritz ere galeriano zaharrak: Ah! zer laguna, 24 urthe eta bichta on!!.

Emazue gorputz hil hura mando bati estekatua, errestan, ibil azua karrikaz karrika, hura hala ikusiz, haren esposa nigarrez hasi gabe ez da egonen.

Hala egin zuten eta esposa nigarrez hasi zen.

Kartutchek hori ikusi zuenean, zer egin zuen?.

Goan zer lasterka Biagoren etcherat eta harren haur bati, krak, erri bat moztu zion....

Ama lotu zen bere haurrari, nigarrez, eta nigarrak aditurik, sartu zen justizia eta galdetu zioten zer zuen hala, nigarrez.

Eta ama han zagon bethi bere haurrari lotua.

Justiziak ezagutu zuen arrozoina ama harek bazuela bere haurra hala ikusi, eta nigar egitea eta atera ziren deusik egin gabe.